XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

231. AITORTZA JUDIZIALA ESKATZEKO IDAZKIA

Arazo zk .../...

...herriaren izena eta ko edo go... EPAITEGIARI

...prokuradorearen izen-abizenak eta jauna edo andrea..., auzitegietako prokuradorea, ...parte-hartzailearen izen-abizenak eta jaunaren edo andrearen... ordezkaritzan, erreferentziako autoetan kreditatzen dudanez; agertzen naiz Epaitegiaren aurrean eta DIOT:

Horretarako eman zaidan epearen barnean, honako frogabide hau proposatzen dudala praktikatzeko:

Alderdi ...auzi-jartzailearen edo demandatuaren... AITORTZA JUDIZIALA, arren eta erantzun diezaien, bere bidezkotasuna deklaratu eta erabaki-indarrik gabeko zina egin ondoren, ekitaldi bakarrean eta bananketa egokiarekin, alderdi honek prozesuko momentu egokian aurkeztuko dituen posizioei.

Azaldutakoagatik, eta PZLko 579. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: Aurkeztutzat eman ditzala idazki hau eta bere kopiak, eta proposatutzat aurreko frogabidea, onar dezala eta hura egiteko egoki dena xedatu, seinala dezala hura praktikatzeko eguna, aitortzagilea legean aginduta dagoen moduan zitatuz (posizio-plegua aurkezten bada, plegua itxia dagoela adieraziko da, eta, normalean ez baita hori gertatzen, gertatuz gero, alderdiak erreserbatu egiten du horren aurkezpena praktikak egiteko momenturako).

...herriaren izena eta (e)n, ...data letraz idatzita eta (e)an...

(Abokatuaren sinadura)

(Prokuradorearen sinadura)

232. POSIZIO-PLEGUA

...herriaren izena eta ko edo go... EPAITEGIARI

POSIZIOAK, ...izen-abizenak eta jaunak edo andreak..., auzitegietako prokuradorea naizen honek, aurkeztuak, (...)